Itxaro Borda: “Imagina ditzakeen”
Posted by ahapeka on October 25th, 2008

Imagina ditzakeen sirenak karrasika
euriaren ateri bulta laburretan
eta haserrez pintatu hormak
manifestaldien ondoko gau ilunetan
imagina dezakeen
horma berdinek gorderen dituztela
herdoilak irentsi lantegi abandonatu zenbait
eskugabezia imaginatzen duna?
nolabait tabernako aire keztatuan
hedatzen dun grisaren zorigaitza
sirenak karrasika
medikua non dago
imagina ditzakeen beldur barneratuak
gorrotoak latzak
gureek irabazi dute egun
pentsa ezan
hasgabezia imaginatzen duna?
plaza arroseko jargi publikoetan plegaturik daudenek
kontatuko dinate
nola erre zen Z.ren fabrika urte asko duela
gero gabezia imaginatzen duna?
eta hor nagon
euriaren ateri bulta laburretako balizkako lehorretan
grisaren usaina larrutik
ken desiraz
hitaz ametsetan
arrotzen ugarte uhargia haizelakoan.
Standard Podcasts [ 1:33m]: Play Now | Play in Popup | Download | Embeddable Player | Hits (4)













